Kongresu Ornitologikoak

Euskal Batzorde Ornitologikoaren lanen artean dago, besteak beste, hiru urtero Euskal Kongresu Ornitologikoa antolatzea. Izan ere, Batzorde Ornitologiko hau berau 2016ko I. Kongresuan bertan proposatutako ekimen baten ondorio da, eta Batzordeak 2019ko II. Kongresuan hartu zuen benetako izaera, barne-araudia onartu eta lehenengo zuzendaritza aukeratu ostean.

Kongresuak hiru urtero antolatzen dira eta bi helburu nagusi dituzte: euskal ornitologoen arteko topagune izatea eta ornitologiaren alorrean egiten ari diren ikerketa eta jarraipen-programa nagusien berri ematea, besteak beste.