EAEn arraroak diren espezieen ezohiko behaketen homologaziorako batzordea
EBOren barruan Behaketa Arraroen Batzordea izeneko lantaldea sortu da. Bere lana da urtean zehar EAEn ikusitako espezie arraroen behaketak jaso, aztertu eta homologatzea. Horretarako, EAEn ezohiko diren espezie eta subespezieen zerrenda bat osatu da, eta zerrenda horretan zehazten den espezieren bat ikusten bada EAEn, lantalde honek hartuko du behaketa hori aztertu eta homologatzeko ardura. Urte amaieran, homologatutako ezohiko behaketa guztien zerrenda argitaratuko du.
Txostenak
- Informe sobre aves raras en Euskadi 2020 – Ezohiko behaketak 2020 (PDF)
- Informe sobre aves raras en Euskadi 2019 – Ezohiko behaketak 2019 (PDF)
- Informe sobre aves raras en Euskadi 2018 – Ezohiko behaketak 2018 (PDF)
- Informe sobre aves raras en Euskadi 2017 – Ezohiko behaketak 2017 (PDF)
Albisteak
- 2019ko behaketa arraroen txostena argitaratu berri dugu (2020ko martxoan)
- 2018ko ezohiko behaketen txostena argitaratu dugu: “Informe de aves raras en Euskadi 2018” (2019ko apirilean)
- 2017an zehar Euskal Autonomia Erkidegoan izandako ezohiko behaketen txostena argitaratu da (2018ko azaroan)
Espezie arraroen behaketen homologazio-prozesua
Lantalde honek Euskal Autonomia Erkidegoan arraro diren espezieen zerrenda osatu du (jaitsi zerrenda osoa xehetasunekin, 2020ko martxoko eguneraketa). Zerrenda horietako espezieren bat ikusiz gero, behaketaren inguruko informazioa helbide honetara bidaltzea eskatzen da, homologatua izan dadin: rarezas@ornitologia.eus. Gainera, Batzordeak www.ornitho.eus eta ebird webguneak ere aztertzen ditu, bertan ager daitezkeen ezohiko behaketak biltzeko.
Espezie berezi horietako bat ikusiz gero, behaketaren inguruko informazio ahalik eta zehatzena bidaltzea eskatzen da, deskripzio xeheak eta material osagarria (argazki edo bideoak) gaineratuz.
Behaketa Arraroen Batzordeak bere egiten ditu Guidlines of the Association of European Records and Rarities Committees (AERC) delakoak ezartzen dituen irizpideak. Ezohiko behaketa bat homologatzeko orduan, garrantzitsua izango da behatzaileak ematen dituen datuak, hala nola, egiten den deskripzioa eta eransten den dokumentazio grafikoa.
Kideak
Espezie Arraroen Batzordeak 6 kide ditu, bozka eskubidearekin, eta administrazio lanak egiten dituen botorik gabeko idazkaria. Kide guztiak esperientzia handiko ornitologoak dira, hegaztien identifikazioan aditu eta gure lurraldea ondo ezagutzen dutenak. Gainera, penintsula mailako antzeko beste batzorde batzuetako kide ere badira eta urteetako esperientzia daukate. Hauek dira, une honetan, lantalde honetako kideak:
- Javier Cañadas
- Gorka Belamendia
- David Calleja
- Carmelo de Dios
- Josean Gainzarain
- Gorka Gorospe
- Idazkaria: Juan Arizaga.
EAEn arraro diren txori espezieen zerrenda
Euskal Autonomia Elkartean arraro bezala katalogatu diren espezieak ondorengoak dira (ikus xehetasun guztiak erantsitako dokumentuan, 4. bertsioa, 2020/03/23).
2021eko urtarrilaren 1etik aurrera zerrenda horretatik kanpo geratu da elanio urdina (Elanus caeruleus), gero eta behaketa gehiago daudelako gure lurraldean. Bestalde, 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera murgilari arrea (Aythya nyroca) gehitu da zerrendara.
Azken urteotan beste bost espezie ere kendu dira EAEko espezie arraroen zerrendatik, gero eta ugariago direlako gure lurraldean: sai beltza (Aegypius monachus) eta istingor txikia (Lymnocriptes minimus) 2020an, beltzarana (Plegadis falcinellus) eta enara ipurgorria (Cecropis daurica) 2019an eta kaio kaspiarra (Larus cachinnans) 2018an.
Hemen indarrean dagoen Euskadiko hegazti espezie arraroen zerrenda ofiziala:
Cygnus atratus | Cisne negro | Beltxarga beltza |
Anser brachyrhynchus | Ánsar piquicorto | Antzara mokolaburra |
Anser albifrons | Ánsar careto | Antzara muturzuria |
Anser indicus | Ánsar indio | Antzara indiarra |
Branta canadensis | Barnacla canadiense grande | Branta kanadarra |
Branta leucopsis | Barnacla cariblanca | Branta musuzuria |
Alopochen aegyptiaca | Ganso del Nilo | Antzara egiptoarra |
Tadorna ferruginea | Tarro canelo | Paita gorrizta |
Aix galericulata | Pato mandarín | Mandarin-ahatea |
Anas carolinensis | Cerceta de Carolina | Zertzeta amerikarra |
Aythya collaris | Porrón acollarado | Murgilari lepokoduna |
Aythya marila | Porrón bastardo | Murgilari handia |
Aythya nyroca | Porrón pardo | Murgilari arrea |
Somateria mollissima | Eider común | Eider arrunta |
Clangula hyemalis | Pato havelda | Izotz-ahatea |
Melanitta fusca | Negrón especulado | Ahatebeltz hegalzuri europarra |
Oxyura jamaicensis | Malvasía canela | Ahate herdoiltsua |
Oxyura leucocephala | Malvasía cabeciblanca | Ahate buruzuria |
Gavia arctica | Colimbo ártico | Aliota artikoa |
Perdix perdix | Perdiz pardilla | Eper grisa |
Podiceps auritus | Zampullín cuellirrojo | Txilinporta urrebelarria |
Calonectris diomedea | Pardela cenicienta | Gabai arrea |
Puffinus yelkouan | Pardela mediterránea | Gabai mediterraneoa |
Botaurus stellaris | Avetoro común | Txori zezen arrunta |
Threskiornis aethiopicus | Ibis sagrado | Ibis sakratua |
Phoenicopterus roseus | Flamenco común | Flamenko handia |
Circus macrourus | Aguilucho papialbo | Mirotz lepazuria |
Falco naumanni | Cernícalo primilla | Etxe belatza |
Falco vespertinus | Cernícalo patirrojo | Belatz hankagorria |
Falco eleonorae | Halcón de Eleonora | Eleonor belatza |
Porzana porzana | Polluela pintoja | Uroilanda pikarta |
Porzana parva | Polluela bastarda | Uroilanda hankaberdea |
Porzana pusilla | Polluela chica | Uroilanda txikia |
Porphyrio porphyrio | Calamón común | Uroilo urdina |
Tetrax tetrax | Sisón común | Basoilo txikia |
Otis tarda | Avutarda común | Basoilo handia |
Charadrius alexandrinus | Chorlitejo patinegro | Txirritxo hankabeltza |
Charadrius morinellus | Chorlito carambolo | Txirri lepokoduna |
Calidris temminckii | Correlimos de Temminck | Temminck txirria |
Calidris subruficollis | Correlimos canelo | – |
Calidris melanotos | Correlimos pectoral | Txirri pektorala |
Phalaropus lobatus | Falaropo picofino | Mendebal-txori mokomehea |
Gallinago media | Agachadiza real | Istingor handia |
Glareola pratincola | Canastera común | Pratinkola |
Gelochelidon nilotica | Pagaza piconegra | Txenada mokobeltza |
Chlidonias leucopterus | Fumarel aliblanco | Itsas enara hegalzuria |
Sterna bengalensis | Charrán bengalí | Bengalako txenada |
Sterna dougallii | Charrán rosado | Txenada gorrizta |
Larus genei | Gaviota picofina | Antxeta mokozorrotza |
Larus audouinii | Gaviota de Audouin | Audouin kaioa |
Larus delawarensis | Gaviota de Delaware | Delaware kaioa |
Larus argentatus | Gaviota argéntea europea | Kaio hauskara |
Larus glaucoides | Gaviota groenlandesa | Kaio hegalzuria |
Larus hyperboreus | Gavión hiperbóreo | Ipar-kaioa |
Pterocles alchata | Ganga ibérica | Ganga azpizuria |
Aegolius funereus | Mochuelo boreal | Hontz boreala |
Clamator glandarius | Críalo europeo | Kuku mottoduna |
Caprimulgus ruficollis | Chotacabras cuellirrojo | Zata lepagorria |
Apus pallidus | Vencejo pálido | Sorbeltz arrea |
Coracias garrulus | Carraca europea | Karraka |
Anthus richardi | Bisbita de Richard | Richard txirta |
Anthus cervinus | Bisbita gorgirrojo | Txirta lepagorria |
Anthus petrosus | Bisbita costero | Itsas txirta |
Motacilla flava thunbergii | Lavandera boyera | Larre-buztanikara |
Oenanthe leucura | Collalba negra | Buztanzuri beltza |
Locustella luscinioides | Buscarla unicolor | Benarriz gorrizta |
Iduna opaca | Zarcero bereber | Sasi-txori zurizta |
Sylvia conspicillata | Curruca tomillera | Ezkai-txinboa |
Phylloscopus inornatus | Mosquitero bilistado | Txio marrabikoa |
Phylloscopus sibilatrix | Mosquitero silbador | Txio txistularia |
Certhia familiaris | Agateador euroasiático | Basoetako gerri-txoria |
Corvus frugilegus | Graja | Ipar-belea |
Plectrophenax nivalis | Escribano nival | Elur-berdantza |