2017-12-14

Kongresuak

EAEko II Kongresu Ornitologikoa, 2019ko otsailean Gasteizen

Euskal Batzorde Ornitologikoak antolatuta, II Kongresu Ornitologikoa burutuko da Gasteizen datorren otsailaren 22-24 artean. Antolatzaileak azken ikutuak ematen ari dira egitarauari eta laster igoko dugu informazio osatuagoa, eta izena-emateko prozesua ere irekiko da.

Bitartean, hona hemen datak eta tokia:

Esan bezala, datozen asteotan jakinaraziko da egitaraua, posterrak eta ekarpenak jasotzeko epeak eta izen-ematea egiteko modua.

 

EAEko I Kongresu Ornitologikoa

2016ko otsailean egin zen Urdaibaiko Torre Madariagan I. EAEko Kongresu Ornitologikoa, Euskal Herri osoko 150 ornitologo baino gehiago batuz. Horrelako topaketa bat egiten zen lehenengo aldia izan zen.

Lehenengo topaketa horren asmoa izan zen foro bat osatzea, non gure lurraldean ornitologiaren arloan dauden ikerketak, ezagutzak, iritziak eta esperientziak partekatuko diren. Garrantzi berezia eman zitzaion eragile guztien arteko harremanak sendotzeari eta komunikazio-bideak indartzeari. Informazio-truke horren bidez, hegaztien munduarekin harremana daukaten profesional, zaletu, elkarte eta erakundeen arteko elkarlana bideratu nahi da, azken batean hegaztien inguruko ezagutza eta kontserbazioa handitzeko.

Aranzadi Zientzia Elkarteak koordinatu zuen eta Eusko Jaurlaritzaren babesa jaso zuen. Lehenengo Kongresu horren amaieran bi erabaki estrategiko hartu ziren:

  1. Euskal Batzorde Ornitologiko independiente bat osatzeko lehenengo urratsak ematea.
  2. Antzeko kongresuak antolatzen jarraitzea, momentuz 3 urteko maiztasunarekin. 2019an izango da II. edizioa.

Lehenengo Kongresuaren laburpena aurkitu dezakezu kronika txiki honetan (euskaraz), eta Kongresuan jasotakoaren laburpena ondorengo liburuan (gaztelaniaz):

 

I. Kongresu Ornitologikoa, Madariaga, 2016ko otsailean.

I. Kongresu Ornitologikoa, Madariaga, 2016ko otsailean.