EAEko Atlasa
EAEko Hegazti Habiagileen Atlasa, 2016-2019
2016tik 2019ra bitartean EAEko Hegaztien Atlasa izeneko proiektua ari da gauzatzen. Bere helburua da Euskal Autonomia Elkartean ugaltzen diren hegazti espezieen distribuzio zehatza izatea, hegazti habiagileena, alegia.
Datu-bilketa 2016-2020 epean egingo da, 5×5 km-ko laukitxoak aztertuta. Orain arte sekula lortu ez den datu-kopurua eta zehaztasuna lortuko dira Atlasaren proiektu honekin.
Proiektuaren koordinazio orokorra Aranzadi Zientzia Elkartearena da, eta lurralde mailan ondorengo arduradunak daude: Itsas Enara Ornitologi Elkartea (Gipuzkoa), Sociedad Ornitológica Lanius (Bizkaia) eta Arabako Natur Institutua (Araba).
Informazio gehiago nahi baduzu, jarri zaitez harremanetan arduradunekin:
- Koordinatzaile orokorra: atlas@aranzadi.eus
- Gipuzkoa: Héctor González (hector@delafere.es).
- Bizkaia: Ignacio García Serna (dilindari@yahoo.es).
- Araba: Brian Webster (brianemail1234@gmail.com).
Atlasak Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Foru Aldundiaren diru-laguntza jaso du eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ere parte-hartze zuzena izan du, lurralde horretako zenbait kuadrikula basozainek zentsatu baitituzte.
Albiste erlazionatuak
- “Hegazti habiagileen atlasa” bere bigarren fasean sartu da (2020ko apirilean)
- Behin datu-bilketa bukatuta, Hegazti Habiagileen Atlasa hurrengo fasean sartu da: mapak sortzea eta testuak idaztea (2020ko abenduan)