III. Euskal Kongresu Ornitologikoa

Donostia (Gipuzkoa), 2022ko azaroak 26-27

III. Euskal Kongresu Ornitologikoa Donostian (Gipuzkoa) izango da 2022ko azaroaren 26-27 bitartean, Euskal Batzorde Ornitologikoak antolatuta, Aranzadi Zientzia Elkartearen egoitzan eta bere laguntzarekin.

Kongresura etortzeko izen-ematea irekita dago eta edozein txorizaleri irekita dago, bere ezaguntza-maila edozein dela ere. Egitaraua (PDF) ere prest daukagu. Gai nagusietako bat 2023an kaleratuko den “Hegazti Habiagileen Atlasa” izango da eta Atlasean jaso diren emaitzen aurrerapena emango da. Atlas berri horren aurkezpen bezala funtzionatuko du Kongresuak.

Kongresura etortzeko izen-ematea

Kongresura etortzeko prezioa 40 eurokoa izango da; 18 urtetik beherakoentzat doan.

Euskal Kongresu Ornitologikoak

Euskal Kongresu Ornitologikoak hiru urtero antolatzen ditu 2016. urteaz geroztik Euskal Batzorde Ornitologikoak eta bi helburu nagusi dituzte:

  • euskal ornitologoen arteko topagune izatea,
  • eta ornitologiaren alorrean egiten ari diren ikerketa eta jarraipen-programa nagusien berri ematea.

Euskal Herriko txorizale guztiak gonbidatu nahi ditugu azaroan Donostian izango den kongresu honetara. Eman izena eta apuntatu itzazue datak zuen agendetan: azaroaren 26-27 asteburuan, Donostian!

Albiste erlazionatuak