2017an zehar Euskal Autonomia Erkidegoan izandako ezohiko behaketen txostena argitaratu da

2018-11-19 By

2017ko urtarrilean Euskadiko Espezie Arraroen Batzordea sortu eta martxan jarri ondoren, Euskadiko hegazti ezohikoen lehenengo txostena dagoeneko eskuragai dago.

Orain arte, Euskal Autonomia Erkidegoak ez du eduki hegazti arraro edo ezohikoen zerrenda ofizialik, ezta mota hauetako behaketak bildu, aztertu eta homologatzen dituen adituz osaturiko batzorderik ere.

Batzordea aurten abiatu da eta 2017ko txostena dagoeneko argitaratuta dago eta eskuragai dago esteka honetan. Txosten horretan, 2017. urtean zehar EAEn izan diren hegazti-espezie arraroen ezohiko behaketak bildu eta homologatu dira.

…………………

Argazkia: Izoz-atea (Clangula hyemalis), Wikipedia.