IV. Euskal Kongresu Ornitologikoa

Asteburuan zehar 100 txorizale baino gehiago elkartu ziren Urdaibaiko Ekoetxean, IV. Kongresu honetan.

IV. Kongresu Ornitologikoa: Busturia (Bizkaia), 2025eko azaroak 29-30

IV. Euskal Kongresu Ornitologikoa 2025eko azaroaren 29-30 asteburuan izan zen, Urdaibaiko Ekoetxean, Busturian (Bizkaia). Kongresua Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatu zuen, Batzorde Ornitologikoaren laguntzarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin.

Kongresu ornitologiko hauen helburu nagusiak dira euskal ornitologoen arteko topagune izatea eta ornitologiaren alorrean egiten ari diren ikerketa eta jarraipen-programa nagusien berri ematea. Eta halaxe izan zen Urdaibaiko Kongresu hau ere. 100 txorizale inguru elkartu ginen hitzaldiz eta mahai-inguruz betetako asteburu batean. Giro ona, iritzi-trukea eta txorizaleen arteko topagune aberasgarria izan ohi dira Kongresuak eta 2025ekoa ez da salbuespena izan. Aurreko Kongresuekin alderatuta, gainera, nabarmen igo zen txorizale gazteen presentzia eta baita emakumeena ere. Berri pozgarria denontzat, beraz!

Kongresua larunbat goizean hasi zen Álvaro Camiñak emandako hitzaldi nagusiarekin: Euskadiko hegaztien kontserbaziorako erronkak. Energia berriztagarria eta hegaztiak. Horren ondoren, ornitologiarekin lotutako hainbat gai landu ziren, besteak beste, hegaztien kontserbazioa eta kudeaketaren inguruko hitzaldi-sorta bat eta Euskal Herriko zenbait hegazti espezieren populazio-dinamikak aztertu zituen beste bloke bat. Eta ikerlari gazteek ere euren txokoa izan zuten larunbat arratsaldean, hainbat ikuspegi lantzen dituzten beste horrenbeste hitzaldi interesgarrirekin.

Igande goizean, berriz, hitzaldi-bloke bakarra izan genuen, Hegaztien atlasak eta beraien aplikazioa kontserbaziorako. Hitzaldi-sorta horren barruan, aurten abiatuko den Euskadiko hegazti negutarren atlasaren proiektuaren berri eman zuen Atlasaren arduradun den Juan Arizagak. Eta hondar ekitaldia ordu eta erdiko mahai-ingurua izan zen, puru-purian dagoen gai batekin: Hegaztiak, padurak eta pertsonak: Urdaibaiko oreka hauskorrak.

Amaitzeko, Euskal Batzorde Ornitologikoaren zuzendaritza ere aukeratu zen, azken 3 urteotan jardunean izan den taldea beste 3 urterako aukeratuz.

Kongresuko materiala

Hitzaldiak

Hegaztien kontserbazioa eta kudeaketa / Conservación y gestión de la avifauna

Populazioen ikerketak / Estudios poblacionales

Ikerlari gazteen atala / Apartado de jóvenes investigadores

  • Parámetros para el seguimiento de la dinámica poblacional y la detección temprana y evaluación del efecto de la gripe aviar en el halcón peregrino (Falco peregrinus) (Pablo García)
  • Modelización de nicho ecológico para el seguimiento de la tendencia poblacional del mochuelo europeo (Athene noctua) en Bizkaia (Paula Parra-Ligero)
  • El mochuelo europeo (Athene noctua) en un entorno atlántico: estimación de la regresión poblacional y análisis de la influencia de los cambios del paisaje (Agus Fernández-Álvarez)
  • Patrones de actividad y capturabilidad del rascón europeo (Rallus aquaticus) en periodo no reproductor (Iñigo Anton)
  • Estimación de la ocupación de cajas nido y selección de hábitat por aves insectívoras en los parques urbanos de Donostia en el período 2020-2024 (Maitane Lizaso)
  • Evolución de las poblaciones y de los parámetros reproductores del buitre leonado (Gyps fulvus) en Bizkaia en las últimas cuatro décadas (1985-2025) (Maialen Azpillaga)
  • Enara azpizuriaren (Delichon urbicum) habitataren ezaugarritzea eta hautaketa Gipuzkoan (Mikel Romero)
  • El plumaje bajo presión: la influencia de las variables ambientales en la microestructura de las plumas del mirlo acuático (Gema Porra)

Miszelanea / Miscelánea

  • Ecología trófica del paíño europeo (Hydrobates pelagicus) durante la época reproductora (Jabi Zabala)
  • El proceso de muda en un buitre de larga vida parcialmente migrador: efectos del cambio global y respuestas poblacionales de los retos de la selección natural (Iñigo Zuberogoitia)
  • Colonizando hábitats urbanos (Nerea Pagaldai)
  • Nicho trófico de una población de buitres leonados (Gyps fulvus), estimado mediante seguimiento telemétrico GPS (José María Fernández-García)
  • Patrones espaciales diurnos y nocturnos del paíño europeo (Hydrobates pelagicus) en la costa cantábrica. Evaluación y planificación espacial de potenciales amenazas (Iñigo Zuberogoitia)
  • Comprendiendo la ecología invernal de los álcidos (familia Alcidae) en el golfo de Bizkaia (Paula Setién)
  • Europako hegaztien euskarazko izendegi berri(tu)a – Txorien euskarazko izenen inguruko historia apur bat (Asier Sarasua)

Hegaztien atlasa eta horren aplikazioak kontserbaziorako / Atlas de aves y sus aplicaciones para la conservación

  • Eficacia de la red Natura 2000 en la conservación de las poblaciones de aves reproductoras en una región altamente antropizada (Luis M. Carrascal)
  • Atlas de aves migratorias de Euskadi (Maite Laso)
  • Veinticinco años después: evolución y tendencias de la avifauna nidificante en Vitoria-Gasteiz (Gorka Belamendia)
  • Azken hiru hamarkadetako (1994-2024) lurzoruaren erabileren aldaketa: Gasteizko hegazti habiagileen kasua (Ibon Pérez Sánchez)
  • Euskadiko hegazti negutarren atlasa / Atlas de aves invernantes de Euskadi (Juan Arizaga)Europako hegaztien euskarazko izendegi berri(tu)a – Txorien euskarazko izenen inguruko historia apur bat

Albiste relazionatuak