IZAERA ETA FUNTZIOAK

EBO (Euskal Batzorde Ornitologikoa) izaera zientifiko eta teknikoa duen erakundea independentea da, beste erakunde, elkarte edo administraziorekin menpekotasunik ez duena.

Euskal Batzorde Ornitologikoa (EBO/COE), izaera anitzeko erakunde bat da, transbertsala eta txorizalea den edonori irekia. Bere asmoen artean dago EAEko ornitologiarentzat interes orokorreko diren funtzioak betetzea eta ezelango beste erakundeek hartzen ez dutena edo hartu ezin dutena.

EBOk ez ditu bere gain hartuko dagoeneko beste erakunde edo elkarte batzuek egiten dituzten lanak, besteak beste, ingurumenaren gaineko eragina aztertzen dituzten lan eta kudeaketa-lanak, zentsoa eta jarraipen-programak, edota ikerketa proiektuak. EBOren lan nagusiak ondorengoak izango dira:

EAEko hegaztien zerrenda

Gure lurraldeko hegaztien zerrenda ofiziala zehaztea, non Euskal Autonomia Erkidegoan ikusi ohi diren hegazti espezie guztien izenak eta estatusa biltzen diren.

Behaketa arraroen batzordea

EAEn izan diren hegazti-espezie arraroen behaketak homologatzea

Ornitologia kongresua

Euskadiko Kongresu Ornitologikoaren antolaketa

HARREMANETARAKO