EAEn arraroak diren espezieen ezohiko behaketen homologaziorako batzordea

EBOren barruan Behaketa Arraroen Batzordea izeneko lantaldea sortu da. Bere lana da urtean zehar EAEn ikusitako espezie arraroen behaketak jaso, aztertu eta homologatzea. Horretarako, EAEn ezohiko diren espezie eta subespezieen zerrenda bat osatu da, eta zerrenda horretan zehazten den espezieren bat ikusten bada EAEn, lantalde honek hartuko du behaketa hori aztertu eta homologatzeko ardura. Urte amaieran, homologatutako ezohiko behaketa guztien zerrenda argitaratuko du.

Txostenak

Albisteak

Espezie arraroen behaketen homologazio-prozesua

Lantalde honek Euskal Autonomia Erkidegoan arraro diren espezieen zerrenda osatu du (beheko taulan duzu zerrenda). Gure lurraldean arraroa den espezieren bat ikusiz gero, behaketaren inguruko informazioa helbide honetara bidaltzea eskatzen dizugu, homologatua izan dadin: rarezas@ornitologia.eus. Gainera, Batzordeak www.ornitho.eus eta ebird webguneak ere aztertzen ditu, bertan ager daitezkeen ezohiko behaketak biltzeko (han ere gehitu ditzakezu).

Behaketa Arraroen Batzordeak bere egiten ditu Guidlines of the Association of European Records and Rarities Committees (AERC) delakoak ezartzen dituen irizpideak. Ezohiko behaketa bat homologatzeko orduan, garrantzitsua izango da behatzaileak ematen dituen datuak, hala nola, egiten den deskripzioa eta eransten den dokumentazio grafikoa. Ahalik eta informazio zehatzena bidaltzea eskatzen dizugu, deskripzio xeheak eta material osagarria (argazki edo bideoak) gaineratuz.

Kideak

Espezie Arraroen Batzordeak 6 kide ditu, bozka eskubidearekin, eta administrazio lanak egiten dituen botorik gabeko idazkaria. Kide guztiak esperientzia handiko ornitologoak dira, hegaztien identifikazioan aditu eta gure lurraldea ondo ezagutzen dutenak. Gainera, penintsula mailako antzeko beste batzorde batzuetako kide ere badira eta urteetako esperientzia daukate. Hauek dira, une honetan, lantalde honetako kideak:

  • Javier Cañadas
  • Gorka Belamendia
  • David Calleja
  • Carmelo de Dios
  • Josean Gainzarain
  • Gorka Gorospe
  • Idazkaria: Juan Arizaga.

EAEn arraro diren txori espezieen zerrenda

Euskal Autonomia Elkartean arraro bezala katalogatu diren espezieak ondorengoak dira; nahi baduzu, Euskadiko Hegaztien Zerrenda osoa ere kontsultatu dezakezu, non gure lurraldeko espezie guztiak zerrendatzen diren, euren kategoriarekin.

Azken urteotan izan diren behaketa kopuru handiarengatik, zenbait espezie zerrenda honetatik kanpo geratu dira: kaio kaspiarra (Larus cachinnans) 2018an, beltzarana (Plegadis falcinellus) eta enara ipurgorria (Cecropis daurica) 2019an, sai beltza (Aegypius monachus) eta istingor txikia (Lymnocriptes minimus) 2020an, elanio urdina (Elanus caeruleus) 2021ean eta mandarin-ahatea (Aix galericulata) 2022an.

Bestalde, espezie berriak ere gehitu dira ezohiko hegaztien zerrenda honetara: Puffinus yelkouan, Porphyrio porphyrio, Threskiornis aethiopicus eta Aegolius funereus 2019an, Gavia arctica eta Anthus petrosus 2020an, Aythya nyroca 2021ean eta Motacilla flava cinereocapilla 2022an.

Hemen indarrean dagoen Euskadiko hegazti espezie arraroen zerrenda ofiziala:

Cygnus atratus Cisne negro Beltxarga beltza
Anser brachyrhynchus Ánsar piquicorto Antzara mokolaburra
Anser albifrons albifrons Ánsar careto Antzara muturzuria
Anser indicus Ánsar indio Antzara indiarra
Branta canadensis Barnacla canadiense grande Branta kanadarra
Branta leucopsis Barnacla cariblanca Branta musuzuria
Alopochen aegyptiaca Ganso del Nilo Antzara egiptoarra
Tadorna ferruginea Tarro canelo Paita gorrizta
Anas carolinensis (eta hibridoak) Cerceta americana Zertzeta amerikarra
Aythya collaris Porrón acollarado Murgilari lepokoduna
Aythya marila Porrón bastardo Murgilari handia
Aythya nyroca Porrón pardo Murgilari arrea
Somateria mollissima Eider común Eider arrunta
Clangula hyemalis Pato havelda Izotz-ahatea
Melanitta fusca Negrón especulado Ahatebeltz hegazuri europarra
Oxyura jamaicensis Malvasía canela Ahate herdoiltsua
Oxyura leucocephala Malvasía cabeciblanca Ahate buruzuria
Gavia arctica Colimbo ártico Aliota artikoa
Perdix perdix Perdiz pardilla Eper grisa
Podiceps auritus Zampullín cuellirrojo Txilinporta urrebelarria
Calonectris diomedea diomedea Pardela cenicienta Gabai arrea
Puffinus yelkouan Pardela mediterránea Gabai mediterraneoa
Botaurus stellaris Avetoro común Txori zezen arrunta
Threskiornis aethiopicus Ibis sagrado Ibis sakratua
Phoenicopterus roseus Flamenco común Flamenko handia
Circus macrourus Aguilucho papialbo Mirotz lepazuria
Falco naumanni Cernícalo primilla Etxe belatza
Falco vespertinus Cernícalo patirrojo Belatz hankagorria
Falco eleonorae Halcón de Eleonora Eleonor belatza
Porzana porzana Polluela pintoja Uroilanda pikarta
Zapornia parva Polluela bastarda Uroilanda hankaberdea
Zapornia pusilla Polluela chica Uroilanda txikia
Porphyrio porphyrio Calamón común Uroilo urdina
Tetrax tetrax Sisón común Basoilo txikia
Otis tarda Avutarda común Basoilo handia
Charadrius alexandrinus Chorlitejo patinegro Txirritxo hankabeltza
Charadrius morinellus Chorlito carambolo Txirri lepokoduna
Calidris temminckii Correlimos de Temminck Temminck txirria
Calidris subruficollis Correlimos canelo
Calidris melanotos Correlimos pectoral Txirri pektorala
Phalaropus lobatus Falaropo picofino Mendebal-txori mokomehea
Gallinago media Agachadiza real Istingor handia
Glareola pratincola Canastera común Pratinkola
Gelochelidon nilotica Pagaza piconegra Txenada mokobeltza
Chlidonias leucopterus Fumarel aliblanco Itsas enara hegalzuria
Sterna bengalensis Charrán bengalí Bengalako txenada
Sterna dougallii Charrán rosado Txenada gorrizta
Larus genei Gaviota picofina Antxeta mokozorrotza
Larus audouinii Gaviota de Audouin Audouin kaioa
Larus delawarensis Gaviota de Delaware Delawareko kaioa
Larus argentatus argentatus Gaviota argéntea europea (spp. argentatus) Kaio hauskara (spp. argentatus)
Larus glaucoides Gaviota groenlandesa Kaio hegalzuria
Larus hyperboreus Gavión hiperbóreo Ipar-kaioa
Pterocles alchata Ganga ibérica Ganga azpizuria
Aegolius funereus Mochuelo boreal Hontz boreala
Clamator glandarius Críalo europeo Kuku mottoduna
Caprimulgus ruficollis Chotacabras cuellirrojo Zata lepagorria
Apus pallidus Vencejo pálido Sorbeltz arrea
Coracias garrulus Carraca europea Karraka europarra
Anthus richardi Bisbita de Richard Richard txirta
Anthus cervinus Bisbita gorgirrojo Txirta lepagorria
Anthus petrosus Bisbita costero Itsas txirta
Motacilla flava thunbergii Lavandera boyera (ssp. thunbergii) Larre-buztanikara (ssp. thunbergii)
Motacilla flava cinereocapilla Lavandera boyera (ssp. cinereocapilla) Larre-buztanikara (ssp. cinereocapilla)
Oenanthe leucura Collalba negra Buztanzuri beltza
Locustella luscinioides Buscarla unicolor Benarriz gorrizta
Iduna opaca Zarcero bereber Mendebaldeko sasi-txori zurizta
Curruca conspicillata Curruca tomillera Ezkai-txinboa
Phylloscopus inornatus Mosquitero bilistado Txio marrabikoa
Phylloscopus sibilatrix Mosquitero silbador Txio txistularia
Certhia familiaris Agateador euroasiático Basoetako gerri-txoria
Corvus frugilegus Graja Ipar-belea
Plectrophenax nivalis Escribano nival Elur-berdantza