III. Euskal Kongresu Ornitologikoa

Donostia (Gipuzkoa), 2022ko azaroak 26-27

III. Euskal Kongresu Ornitologikoa Donostian (Gipuzkoa) ospatu zen 2022ko azaroaren 26-27 bitartean, Euskal Batzorde Ornitologikoak antolatuta, Aranzadi Zientzia Elkartearen egoitzan eta bere laguntzarekin.

Kongresu ornitologiko hauen helburu nagusiak dira euskal ornitologoen arteko topagune izatea eta ornitologiaren alorrean egiten ari diren ikerketa eta jarraipen-programa nagusien berri ematea. Eta halaxe izan zen Donostiako Kongresu hau ere. 100 txorizale inguru bildu ginen hitzaldiz eta mahai-inguruz betetako asteburu batean. Aurreko kongresuetan ostiral arratsaldez ere izan ziren hitzaldiak, baina oraingo honetan larunbatean egun osoz eta igande goizez antolatu genituen jardunaldiak.

Kongresu honetako gai nagusietako bat Hegazti Habiagileen Atlasa” izandu zen eta Atlasean jaso diren emaitzen aurrerapena egin zen. Nolabait esateko, Kongresuak Atlas berri horren aurkezpen bezala funtzionatu zuen. Gai horretaz gain, kontserbazioarekin eta jarraipen-programekin lotutako beste hainbat hitzaldi eta mahai inguru ere izan ziren.

Radio Euskadiko Más que palabras irratsaioan aipatu zen Kongresua (14. minututik aurrera) eta ETBen ere jardun zuten Atlasaren inguruan:

Amaitzeko, Euskal Batzorde Ornitologikoaren zuzendaritza ere aukeratu zen, azken 3 urteotan jardunean izan den taldea beste 3 urterako aukeratuz.

Kongresuko materiala

Hemen duzu Kongresuko materiala

Aurkezpenak:

Argazkiak

Albiste erlazionatuak