III. Euskal Kongresu Ornitologikoa ospatu genuen Donostian, 100 txorizaleren partaidetzarekin; prest dituzue laburpen-liburua eta argazki-bilduma

2022-12-03 By

III. Euskal Kongresu Ornitologikoa Donostian (Gipuzkoa) ospatu zen joan zen asteburuan, 2022ko azaroaren 26-27 bitartean, Euskal Batzorde Ornitologikoak antolatuta, Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean eta bere egoitzan.

Dagoeneko sarean kontsultatu dezakezue Kongresuko Laburpen-liburua (PDF) eta baita argazki-bilduma ere (albiste honen azpian bertan). Hitzaldien aurkezpenak ere datozen egunotan sareratuko ditugu, guztiak ere interes handikoak izan baitziren.

Kongresuan ia 100 txorizale elkartu ginen, gehienak Euskal Herrikoak, eta Batzorde Ornitologikotik eskerrak eman nahi dizkiegu euren parte-hartzearengatik, hizlariei ez ezik, baita Kongresura etorri ziren gainontzeko ornitologo guztiei ere.

Kongresu ornitologiko hauen helburu nagusiak dira euskal ornitologoen arteko topagune izatea eta ornitologiaren alorrean egiten ari diren ikerketa eta jarraipen-programa nagusien berri ematea. Kongresu honetako gai nagusietako bat Hegazti Habiagileen Atlasa” izandu zen eta Atlasean jaso diren emaitzen aurrerapena egin zen. Nolabait esateko, Kongresuak Atlas berri horren aurkezpen bezala funtzionatu zuen. Gai horretaz gain, kontserbazioarekin eta jarraipen-programekin lotutako beste hainbat hitzaldi eta mahai inguru ere izan ziren, guztiak ere interes handikoak.

Amaitzeko, Euskal Batzorde Ornitologikoaren zuzendaritza ere aukeratu zen, azken 3 urteotan jardunean izan den taldea beste 3 urterako aukeratuz: Txema Fernandez, Maite Laso, Juan Arizaga, Gorka Belamendia, Aitor Galartza, Gorka Gorospe, Azaitz Unanue eta Asier Sarasua.

Radio Euskadiko Más que palabras irratsaioan aipatu zen Kongresua (14. minututik aurrera) eta ETBen ere jardun zuten Atlasaren inguruan: