III. Euskal Kongresu Ornitologikoa
Donostia (Gipuzkoa), 2022ko azaroak 26-27
III. Euskal Kongresu Ornitologikoa Donostian (Gipuzkoa) ospatu zen 2022ko azaroaren 26-27 bitartean, Euskal Batzorde Ornitologikoak antolatuta, Aranzadi Zientzia Elkartearen egoitzan eta bere laguntzarekin.
Kongresu ornitologiko hauen helburu nagusiak dira euskal ornitologoen arteko topagune izatea eta ornitologiaren alorrean egiten ari diren ikerketa eta jarraipen-programa nagusien berri ematea. Eta halaxe izan zen Donostiako Kongresu hau ere. 100 txorizale inguru bildu ginen hitzaldiz eta mahai-inguruz betetako asteburu batean. Aurreko kongresuetan ostiral arratsaldez ere izan ziren hitzaldiak, baina oraingo honetan larunbatean egun osoz eta igande goizez antolatu genituen jardunaldiak.
Kongresu honetako gai nagusietako bat “Hegazti Habiagileen Atlasa” izandu zen eta Atlasean jaso diren emaitzen aurrerapena egin zen. Nolabait esateko, Kongresuak Atlas berri horren aurkezpen bezala funtzionatu zuen. Gai horretaz gain, kontserbazioarekin eta jarraipen-programekin lotutako beste hainbat hitzaldi eta mahai inguru ere izan ziren.
Radio Euskadiko Más que palabras irratsaioan aipatu zen Kongresua (14. minututik aurrera) eta ETBen ere jardun zuten Atlasaren inguruan:
▶️ Euskadiko Hegazti Habiagileen lehen Atlasa, gurean diren txorien isla https://t.co/5VEPqS3j8J
— EITB Albisteak (@eitbAlbisteak) November 27, 2022
Amaitzeko, Euskal Batzorde Ornitologikoaren zuzendaritza ere aukeratu zen, azken 3 urteotan jardunean izan den taldea beste 3 urterako aukeratuz.
Kongresuko materiala
Hemen duzu Kongresuko materiala
Aurkezpenak:
- Hasiera emateko hitzaldia: Hegaztien atlasen ezaugarriak, aplikazioak eta eboluzioa. – Sergi Herrando Vila.
- Estatistika orokorrak, ezaugarri nagusiak eta atlasa argitaratzeko plangintza. – Juan Arizaga.
- Presentzia eta ugaritasun mapak. – Maite Laso.
- Agertze-probabilitatearen mapak. – Javier Rodríguez.
- Eskualde mailako hegazti-populazioak eta ugaritasun-mapak. Mugak eta emaitzak Euskadiko hegaztien kasuan. – Luis M. Carrascal.
- Espezien banaketan izan diren aldaketen mapak. – Olatz Aizpurua.
- Euskadiko hiri-atlasak: Donostiako atlasetik Gasteizko atlasaren atariko emaitzetara. – Maite Laso.
- Mendi-erregetxoaren (Regulus regulus) banaketa Euskal Autonomia Erkidegoan: gaur egungo patroiak eta aldaketen aurreikuspenak. – Ainhoa Lekuona.
- Okil ertaina (Leiopicus medius) Gasteizko mendietan. Populazioaren jarraipena, ahalmenak eta mugak. – Azaitz Unanue.
- Mokokerraren (Loxia curvirostra) kolorazioaren bariazioa muda prozesuarekin eta bere biziraupenarekin alderatuta. – Blanca Fernández-Eslava.
- Lurraren erabileran izan diren aldaketen eragina ur-zozoaren (Cinclus cinclus) biologian Bizkaian. – Ioar de Guzman.
- NOCMIG gaueko migrazioaren detekzioa. – David Santamaria.
- Ezohiko behaketen batzordea, bosturteko bat ezagutza ainguratzen. – Gorka Belamendia.
- Kaio hankahoriaren (Larus michahellis) populazioaren demografia euskal kostaldean. – Juan Arizaga.
- Hegazti urtar negutarren eboluzioa 2004-2022 tartean eta Gipuzkoan. – Javier Ferreres.
- Hegazti urtar negutarren populazioen joerak Euskal Autonomi Erkidegoan eta habitaten egoera ekologikoaren inguruko oharrak. – José María Fernández-García.
- Ubarroi mottodunaren populazio habiagilearen jarraipena Gipuzkoan. – Héctor González.
- Lau urtez udan hegazti migratzaileak eraztuntzen izaro uhartean. – Luís Betanzos Lejarraga.
- Herritar zientzia eta kontserbazio proiektuak: ENARAK & ZAPELATZ. – Olatz Aizpurua.
- Bonelli arranoa (Aquila fasciata) Nafarroan; Life Bonelli eta Aquila a-Life proiektuei lotutako 30 urteko jarraipena eta berreskuratze-jarduerak. – Diego Villanúa.
- Miru gorria Gipuzkoan: jarraipena eta kontserbazioa – Mikel Olano.
Argazkiak
Albiste erlazionatuak
- III. Euskal Kongresu Ornitologikoa azaroaren 26-27 asteburuan izango da, Donostian
- III. Kongresu Ornitologikoan izena emateko epea ireki dugu. Azaroan izango da Donostian. Zatoz!
- Euskal Batzorde Ornitologikoaren zuzendaritza berritzeko hautagaitzak aurkeztu daitezke
- III. Euskal Kongresu Ornitologikoa: prest daukagu behin betiko egitaraua
- III. Euskal Kongresu Ornitologikoa ospatu genuen Donostian, 100 txorizaleren partaidetzarekin; prest dituzue laburpen-liburua eta argazki-bilduma