2018ko ezohiko behaketen txostena argitaratu dugu: “Informe de aves raras en Euskadi 2018”

2019-11-19 By

Honako hau Euskadiko Ezohiko Behaketen Batzordearen bigarren txostena da, eta 2018an Euskadin (Euskal Autonomia Erkidegoa) agertutako hegazti arraroen aipuei dagokio.

Informe aves raras Euskadi 2018 – Ezohiko behaketak 2018 (PDF)

Euskal Batzorde Ornitologikoaren (EBO) babesean sortutako Batzorde hau aritzen da Euskadin ezustean agertzen diren edo ezohikoak diren espezie edota subespezieen aipuak biltzen, ikertzen eta argitaratzen.

2018an 148 aipu ebaluatu ziren, baita 2017an ebaluatu gabeko beste aipu batzuk ere. Horietariko 100 homologatu ziren (35 espezieri zegozkion), 18 D kategorian sailkatu ziren, 48 baztertu ziren (homologatu gabeak), 6 E kategorian kokatu ziren eta 4 ebaluatzeke geratu ziren.

Bestalde, enara ipurdigorria Cecropis daurica lurraldean geroz eta gehiagotan ugaltzen denez, EABk erabaki du 2019tik aurrera Euskadin homologatu litezkeen espezieen zerrendatik ateratzea. Halaber, 2019an
kanpoan geratzen da Plegadis falcinellus beltzarana, gero eta maizago behatzen baita. Azkenik, zerrendara espezie berriak gehitu dira: gabai mediterranearra Puffinus yelkouan, uroilo urdina Porphyrio porphyrio, Threskiornis aethiopicus eta Tengmalm hontza Aegolius funereus.

Ezohiko behaketak bidaltzeko bideak eta zitak homologatzeko irizpideak ondorengo orrialdean aurkituko dituzu.

Txostenak