II. Euskal Kongresu Ornitologikoa: aurkezpenak eta argazkiak

2019-03-06 By

Giro onean ospatu genuen otsailaren 22-24 artean II. Euskal Kongresu Ornitologikoa. 80 txorizale baino gehiago bildu ginen Gasteizen, ornitologiaren inguruko hitzaldiak eta aurkezpenak entzuteko. Aspaldiko lagunak berriz ikusteko eta batzen gaituen zaletasunaz gozatzeko ere balio izan zuen, noski.

Ostiral-larunbatez izandako hitzaldi eta aurkezpenez gain, Euskal Batzorde Ornitologikoa ofizialki eratu zen, barne-araudia onartu eta zuzendaritzako kideak aukeratu ondoren.

Hona hemen Kongresuko laburpen-liburua (PDF), Kongresuan izan ziren hitzaldien aurkezpenak (PDF formatuan), eta biltzarrean zehar ateratako argazki gutxi batzuk. 2022ko Kongresura arte!

Aurkezpenak eta argazkiak

PDFak jaisteko, egin klik esteken gainean.

E