IV. Euskal Kongresu Ornitologikoa azaroaren 29-30 asteburuan izango da, Busturian (Urdaibai, Bizkaia)

2025-07-08 By

IV. Euskal Kongresu Ornitologikoa datorren azaroan izango da, 29-30 asteburuan, Urdaibaiko Ekoetxean, Busturian (Bizkaia). Kongresua Euskal Batzorde Ornitologikoak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatzen dute. Kongresu hauen helburua da azken ikerketa ornitologikoen berri ematea eta gure lurraldean dauden jarraipen-programen inguruko informazio zehatza plazaratzea euskal txorizale komunitatearen aurrean.

2016an antolatu genuen aurreneko Euskal Kongresu Ornitologikoa eta harrezkero 3 urtean behin antolatu ditugu, lehenengoa Busturian bertan, bigarrena Gasteizen eta hirugarrena Donostian. IV. Euskal Kongresu Ornitologikoa berriz ere Bizkaian izango da, Busturiako Urdaibaiko Ekoetxean.

Antolatzaileok deia zabaltzen diegu ornitologian interesa duten pertsona guztiei, txorizale zein naturazale, Kongresuan parte har dezaten, entzule zein hizlari bezala. Hegaztien inguruko ezagutza eta esperientziak partekatzeko topagune zoragarria bilakatzen dira Kongresu Ornitologiko hauek.

Gorde beraz zuen agendetan data: Kongresu Ornitologikoa 2025eko azaroaren 29-30 asteburuan izango da!

Izena emateko eta komunikazioak bidaltzeko epea ireki dugu

Izen-emateak ireki berri ditugu, bai entzule moduan etortzekoa, zein komunikazioak aurkeztekoa.

Entzule moduan etortzeko izen-ematea 30 eurokoa izango da irailaren 30 arte; ondoren 40 eurokoa. Bestalde, 18 urtetik beherakoek doan izango dute entzule moduan etortzea.

Izena emateko, bete ondorengo 2 urratsak:

  1. Bete izen-emate formularioa.
  2. Ordaindu aipatutako kuota ondorengo estekan.

Komunikazioei dagokienez, euskaraz zein gaztelaniaz aurketu ahalko dira. IV. Kongresu Ornitologikoan idatzizko zein ahozko komunikazioaren bat aurketu nahiko bazenu, bete ezazu ondorengo formularioa.

Komunikazioak aurkezteko azkenengo eguna irailaren 10a izango da.