Irekita dago epea II. Kongresu Ornitologikora apuntatzeko eta komunikazioak/posterrak aurkezteko. Zatoz zu ere!
Euskal Batzorde Ornitologikoak antolatuta, Euskal Autonomia Elkarteko II Kongresu Ornitologikoa burutuko da Gasteizen datorren otsailaren 22-24 artean. Dagoeneko irekita dago izen-ematea eta komunikazioak aurkezteko aukera ere baduzue txorizale guztiok. Anima zaitezte. Behin-behineko egitaraua ere argitaratu da eta informazio osagarria lortu ahala Kongresuen atalean joango gara gaineratzen. Sare sozialetan ere aurkituko gaituzue, Twitterren eta Facebooken.
Lekua eta eguna
- Noiz: 2019ko otsailaren 22-24 artean.
- Non: Gasteizko Europa Biltzar Jauregian.
- Egitaraua: Behin-behineko egitaraua.
Izen-emateak
- Kongresurako izen-ematea dagoeneko irekita dago eta formulario honen bidez egin dezakezu. Prezioak:
- 40 euro (urtarrilaren 15 arte)
- 60 euro (urtarrilaren 15 ondoren)
- Larunbat gaueko afaria, 30 euro (Olarizu jatetxean).
Komunikazioak eta posterrak
- Kongresuan komunikazioren bat edo posterren bat aurkeztu nahi duenak, formulario honen bidez egin dezake eskaera,
- Aurkezpenak euskaraz edo gaztelaniaz egin ahalko dira.
- Epea: abenduaren 31.