II Euskal Kongresu Ornitologikoaren (2019ko otsailak 22-24) behin-behineko egitaraua

2018-11-19 By

Duela egun batzuk aurreratu genizuen bezala, datorren otsailaren 22 eta 24 artean ospatuko dugu Gasteizen II. Euskal Kongresu Ornitologikoa. Europa jauregian izango dugu hitzordua euskal txorizaleok.

Hizlari eta partaideen proposamenak jasotzeko epea ere aste honetan irekiko dugu, baina zuek ekarpenak jaso bitartean behin-behineko egitaraua ere hasi gara zirriborratzen eta sarrera-hitzaldia ere baieztatuta daukagu. Luis María Carrascal (CSIC) izango dugu sarrera ekitaldian, ondorengo hitzaldiarekin: Avifauna, clima y paisaje 28 años después. Test de efectos sobre el cambio temporal en la biodiversidad de aves del País Vasco.

Saio bakoitzak 30 minutuko hitzaldi gonbidatu batekin hasiko da. Ondoren, kongresuko partaideen txanda izango da eta 15 minutuko aurkezpenak izango ditugu, galdera-erantzunen tartea barne. Aste honetan bertan irekiko dugu aukera kongresuan izena emateko eta hitzaldiaetarako proposamenak bidaltzeko.

Behin-behineko egitaraua

Ostirala, otsailak 22

  • 17:00 –17:45 Harrera.
  • 17:45 –18:00 Sarrera ekitaldia.
  • 18:00 –19:00 Sarrera hitzaldia. Avifauna, clima y paisaje 28 años después. Test de efectos sobre el cambio temporal en la biodiversidad de aves del País Vasco. Luis María Carrascal, CSIC.
  • 19:00 –20:00 Euskal Batzorde Ornitologikoaren sortze formala.
  • 20:00 –21:30 Zizka-mizkak.

Larunbata, otsailak 23

  • 09:00-11:00. 1 saioa.
  • 11:00-11:30. Kafea.
  • 11:30-13:30. 2. saioa.
  • 13:30-16:00. Bazkaria.
  • 16:00-17:30. 3. saioa.
  • 17:30-18:00. Kafea.
  • 18:00-19:30. 4. saioa
  • 20:30. Afaria.

Igandea, otsailak 24

  • 09:00 – 14:00 Salburuako hezegunera bisita gidatua