Kongresurako hitzaldiak aurkezteko eta prezio murriztuan izen-emateko azken egunak
Egunak aurrera doaz eta dagoeneko hilabete eskas geratzen da II Euskadiko Kongresu Ornitologikorako. Dakizuen bezala, Gasteizen izango da datorren otsailaren 22-24 artean.
Gogoan izan, aste honetan bukatuko dela hitzaldi-proposamenak aurkezteko epea. Urtarrilaren 15a arte daukazu zure proposamenak bidaltzeko.
Gainera, Kongresuan izena emateko eta prezio murriztua ordaintzeko aukera ere urtarrilaren 15ean bukatuko da. Ordura arte 40 euro balioko ditu izen-emateak eta hortik aurrera 60.
Informazio guztia, Krongresuaren orrialdean.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest