Espainiako Hegaztien Zerrenda berria aurkeztuko da Gasteizen

2019-06-17 By
Orain arte, zientzialariek eta hegaztizaleek 2012ko edizioa erabiltzen zuten. SEO/BirdLife-ko “Taxonomia Lantalde” sortu berriak, lan eskerga egin ondoren, azkenik, zerrenda berria argitaratu du. Lanean Bitxikerien Batzordeak eta Hegazti Exotikoen Taldeak ere hartu dute parte. Zerrenda berrikusi eta eguneratu egin da.
Orain arte hautemandako aldaketa taxonomiko guztiak aztertu dira, taxonomia-azterketen azken argitalpenak eta Espainiako hegaztien egoeraren gainean sortutako informazioa aintzat hartuta. Ezinbestekoa zen hegaztien zerrenda berritzea, bai ikuspegi zientifikotik bai taxonomiak espezieen kontserbazioaren eremuan eragiten dituen ondorioengatik.

Lekua: Salburua-Ataria (Biosferaren etorbidea, 4, Gasteiz)

Eguna eta ordua: ekainak 20, osteguna, 19.00.

Leku mugatuak: Egin zure eskaera: euskadi@seo.org helbidean.