Dena prest gaur hasiko den II Euskal Kongresu Ornitologikorako

2019-02-22 By

Gaur hasi eta igandera bitartean egingo dugu Gasteizen II Euskal Kongresu Ornitologikoa. Hemen Kongresuaren laburpen-liburua (PDF).

Gaur, ostirala, izango da irekiera-ekitaldia, arratsaldeko 5etatik aurrera. Sarrera eta agurren ostean, Luis Maria Carrascalen hitzaldia izango dugu, Hegazti-fauna, klima eta paisaia, 28 urte geroago. Denbora aldaketak Euskal Herriko hegaztien biodibertsitatean duen eraginaren azterketa (“Avifauna, clima y paisaje 28 años después. Test de efectos sobre el cambio temporal en la biodiversidad de Aves del País Vasco”).

Ondoren, Euskal Batzorde Ornitologikoaren Batzar Nagusia izango dugu. Aurreko Kongresuan ezarri ziren Batzorde honen oinarrian, eta gaurkoan hasiko du bere ibilbide ofiziala, lehenengo zuzendaritza osatuz eta funtzionamendurako barne-araudia onartuz.

Biharkoa izango da egun nagusia. Goizeko 9etatan hasita eta iluntzeko 8ak arte, Euskal Herrian azkenaldian izan ditugun ikerketa eta jarraipen proiektu nagusien errepasoa egingo dugu. Ornitologiak gaur egun gure lurraldean duen egoeraren ikuspegi zabala jaso ahalko dugu, adituen eskutik. Eguna afari batez amaituko dugu.

Bukatzeko, igande goizean bisita gidatua izango dugu Salburuan eta Atarian, Gorka Belamendiaren eskutik. Hegaztiak ikusteko eta txoriez elkarrekin gozatzeko aukera paregabea, zalantzarik gabe.