Espainiako hegaztien zerrenda ofiziala argitaratu du SEOk (2019), euskarazko izendegia gaineratuta
Espainiako Ornitologia Elkarteak (SEO, Sociedad Española de Ornitología) Espainiako hegaztien zerrenda eguneratu du, “Lista de aves de españa, 2019“. Kategoriaka antolatutako zerrenda berritu honetan 622 txori espezie aurkeztu dituzte eta, lehenengoz, euskarazko izenak ere erantsi dituzte (katalanezko eta galizierazko izenekin batera). Euskal Batzorde Ornitologikoak lagundu die euskarazko izendegia jasotzen eta antolatzen.
SEO elkarteak zenbait urtean behin eguneratzen du bere zerrenda eta edizio berri bakoitzean loditu egiten da Espainian aurkitu diren espezieen zerrenda. 2005ean, esate baterako, 514 espezie bakarrik agertzen ziren zerrendan, eta 2012an 569 espezie bildu zituzten (55 gehiago). Azkenengo zerrenda honetan are gehiago ugaritu da espezieen zerrenda eta guztira 632 espezie azaldu dira (2012ko zerrendan baino 63 espezie gehiago).
Igoera horren arrazoi nagusiak 3 dira, zerrendako arduradunen arabera:
- ornitologoen ezagutza gero eta handiagoa da eta lehen detektatzen ez genituen espezieak hasi gara detektatzen,
- espezie exotikoen presentzia izugarri handitu da azken urteotan,
- eta azterketa genetikoen ondorioz, espezie asko “splitatu” (banatu) egin dira, espezie berriak sortuz.
Hegaztien euskarazko izenak
Espainiako zerrendan agertzen diren espezieetatik 377 dira Euskadiko hegaztien zerrenda ofizialean zerrendatuta ditugunak (inoiz EAEn ikusi direnak). Euskal Batzorde Ornitologikoak urtero argitaratzen du 2017az geroztik Euskal Autonomia Erkidegoan ikusi diren hegaztien zerrenda ofizial hori, txori espezie bakoitzaren estatusarekin, egoerarekin eta izen ofizial estandarizatuekin batera.
Espainiako zerrendari dagokionez eta, bereziki, espezie horien euskarazko izenei dagokienez, esango genuke aspaldi ez dela egin horrelako zerrendatze lan sistematikorik. SEOren gonbidapena aprobetxatuz, Euskal Batzorde Ornitologikoak lan handia egin du azken hilabeteotan hegaztien euskarazko izendegia osatzen. Euskal Herriko espezierik gehienek aspaldi daukate euren izena ondo estandarizatuta (exotiko batzuena falta zaigu), baina eremu geografikoa zabaldu ahala (Espainia, Frantzia, Europa…), hutsuneak handitzen hasten dira eta horiek betetzen saiatu gara.
Espainiako zerrendari dagokionez, euskaraz aspaldi estandarizatuta dauden 450 izen jaso ditugu lehenengo fase batean (batez ere Euskalterm datu-base terminologikoa erabiliz). Gainera, zenbait espezieren izenentzat moldaketa edo aldaketa txikiak proposatu ditugu (23 espezie) eta orain arte euskarazko izenik ez zeukaten beste 49 espezierentzat izenak proposatu ditugu. Horrela, Espainiako hegaztien zerrendako 622 espezie horietatik, 532 dira euskarazko izena daukatenak.
Lan honek, halaber, hutsuneak detektatzen ere lagundu digu.
- Iberiar penintsulako 90 espeziek ez daukate euskarazko izenik.
- Europa osoko zerrenda osatzeko, beste 250-300 izen ere falta zaizkigu (Western Paleartic mailara igarotzen bagara, beste ehunka batzuk gehiago, ziurrenik).
- Zalantzazko izen batzuk ere baditugu izendegian. 1984. urtetik ez dira sistematikoki aztertu hegaztien euskarazko izenak eta izen batzuk egokitu beharra ikusten dugu, batez ere azken 40 urteotan izan diren aldaketa taxonomikoei erantzuteko.
Batzorde Ornitologiko honek bere funtzionamendu-arauetan zehaztuta daukanari jarraituz, hurrengo hilabeteetan ere lan horretan jarraituko du, txorien euskarazko izenen zerrenda osatzen eta eguneratzen. Har bedi oraingo hau lehenengo urrats gisa.
Espainiako hegaztien euskarazko izenak
ANATIDAE | |
Branta bernicla: | Branta musubeltza |
Branta ruficollis: | Branta lepagorria |
Branta leucopsis: | Branta musuzuria |
Anser caerulescens: | Elur-antzara |
Anser anser: | Antzara hankagorrizta |
Anser fabalis: | Antzara hankahoria |
Anser brachyrhynchus: | Antzara mokolaburra |
Anser albifrons: | Antzara muturzuria |
Cygnus olor: | Beltxarga arrunta |
Cygnus columbianus: | Beltxarga txistularia |
Cygnus cygnus: | Beltxarga oihularia |
Tadorna tadorna: | Paita arrunta |
Tadorna ferruginea: | Paita gorrizta |
Spatula querquedula: | Udako zertzeta |
Spatula discors: | Zertzeta hegalurdina |
Spatula clypeata: | Ahate mokozabala |
Mareca strepera: | Ipar-ahatea |
Mareca penelope: | Ahate txistularia |
Mareca americana: | Ahate txistulari amerikarra |
Anas platyrhynchos: | Basahatea |
Anas rubripes: | Ahate iluna |
Anas acuta: | Ahate buztanluzea |
Anas crecca: | Zertzeta arrunta |
Anas carolinensis: | Zertzeta amerikarra |
Marmaronetta angustirostris: | Zertzeta marmolairea |
Netta rufina: | Ahate gorrizta |
Aythya ferina: | Murgilari arrunta |
Aythya nyroca: | Murgilari arrea |
Aythya collaris: | Murgilari lepokoduna |
Aythya fuligula: | Murgilari mottoduna |
Aythya marila: | Murgilari handia |
Aythya affinis: | Murgilari txikia |
Somateria spectabilis: | Eider erregea |
Somateria mollissima: | Eider arrunta |
Melanitta perspicillata: | Ahatebeltz kopetazuria |
Melanitta fusca: | Ahatebeltz hegalzuri europarra |
Melanitta deglandi: | Ahatebeltz hegalzuri amerikarra |
Melanitta nigra: | Ahatebeltz arrunta |
Melanitta americana: | Ahatebeltz amerikarra |
Clangula hyemalis: | Izotz-ahatea |
Bucephala albeola: | Murgilari buruzuria |
Bucephala clangula: | Murgilari urrebegia |
Bucephala islandica: | Murgilari islandiarra |
Mergellus albellus: | Zerra txikia |
Mergus merganser: | Zerra handia |
Mergus serrator: | Zerra ertaina |
Oxyura leucocephala: | Ahate buruzuria |
Anser erythropus: | Antzara nanoa |
Sibirionetta formosa: | Baikaleko zertzeta |
Lophodytes cucullatus: | Zerra txanoduna |
Branta canadensis: | Kanadako branta |
Anser indicus: | Antzara indiarra |
Cygnus atratus: | Beltxarga beltza |
Alopochen aegyptiaca: | Antzara egiptoarra |
Aix galericulata: | Mandarin-ahatea |
PHASIANIDAE: | |
Tetrastes bonasia: | Larreoiloa |
Tetrao urogallus: | Basoilarra |
Lagopus muta: | Elur-eperra |
Alectoris barbara: | Eper afrikarra |
Alectoris rufa: | Eper gorria |
Perdix perdix: | Eper grisa |
Coturnix coturnix: | Galeperra |
Phasianicus colchicus: | Faisai arrunta |
GAVIIDAE: | |
Gavia stellata: | Aliota txikia |
Gavia arctica: | Aliota artikoa |
Gavia pacifica: | Pazifikoko aliota |
Gavia immer: | Aliota handia |
OCEANITIDAE: | |
Oceanites oceanicus: | Wilson ekaitz-txoria |
Pelagodroma marina: | Ekaitz-txori musuzuria |
Fregetta tropica: | Ekaitz-txori azpibeltza |
DIOMEDEIDAE: | |
Thalassarche melanophris: | Albatros bekainduna |
HYDROBATIDAE: | |
Hydrobates pelagicus: | Ekaitz-txori txikia |
Oceanodroma castro: | Madeirako ekaitz-txoria |
Oceanodroma monorhis: | Swinhoe ekaitz-txoria |
Oceanodroma leucorhoa: | Ekaitz-txori handia |
PROCELLARIIDAE: | |
Fulmarus glacialis: | Fulmarra |
Pterodroma madeira: | Madeirako petrela |
Calonectris diomedea: | Gabai arre mediterraneoa |
Calonectris borealis: | Gabai arre atlantikoa |
Calonectris edwardsii: | Cabo Verdeko gabaia |
Ardenna grisea: | Gabai iluna |
Ardenna gravis: | Gabai handia |
Puffinus puffinus: | Gabai arrunta |
Puffinus yelkouan: | Gabai mediterraneoa |
Puffinus mauretanicus: | Gabai balearra |
Puffinus baroli: | Gabai txikia |
Bulweria bulwerii: | Bulwer petrela |
PODICIPEDIDAE: | |
Tachybaptus ruficollis: | Txilinporta txikia |
Podilymbus podiceps: | Txilinporta mokolodia |
Podiceps grisegena: | Murgil lepagorria |
Podiceps cristatus: | Murgil handia |
Podiceps auritus: | Txilinporta urrebelarria |
Podiceps nigricollis: | Txilinporta lepabeltza |
PHOENICOPTERIDAE: | |
Phoenicopterus roseus: | Flamenko handia |
Phoeniconaias minor: | Flamenko txikia |
CICONIIDAE: | |
Ciconia nigra: | Zikoina beltza |
Ciconia ciconia: | Zikoina zuria |
Mycteria ibis: | Zikoina moko-hori afrikarra |
Leptoptilos crumenifer: | Marabua |
THRESKIORNITHIDAE: | |
Geronticus eremita: | Ibis ermitaua |
Plegadis falcinellus: | Beltzarana |
Platalea leucorodia: | Mokozabal zuria |
Platalea alba: | Mokozabal afrikarra |
Therskiornis aethiopicus: | Ibis sakratua |
ARDEIDAE: | |
Botaurus stellaris: | Txori zezen arrunta |
Botaurus lentiginosus: | Txori zezen amerikarra |
Ixobrychus minutus: | Amiltxori txikia |
Nycticorax nycticorax: | Amiltxori arrunta |
Butorides virescens: | Koartzatxo berdea |
Ardeola ralloides: | Koartzatxo karramarrozalea |
Bubulcus ibis: | Koartzatxo itzaina |
Ardea cinerea: | Koartza hauskara |
Ardea purpurea: | Koartza gorria |
Ardea alba: | Koartza zuria |
Egretta garzetta: | Koartzatxo txikia |
PELECANIDAE: | |
Pelecanus onocrotalus: | Pelikanoa |
Pelecanus rufescens: | Pelikano gorrizta |
Pelecanus crispus: | Pelikano ilebihurria |
SULIDAE: | |
Morus bassanus: | Zanga arrunta |
Sula sula: | Zanga hankagorria |
Sula leucogaster: | Zanga iluna |
PHALACROCORACIDAE: | |
Microcarbo pygmaeus: | Ubarroi txikia |
Phalacrocorax aristotelis: | Ubarroi mottoduna |
Phalacrocorax carbo: | Ubarroi handia |
Microcarbo africanus: | Ubarroi buztanluzea |
PANDIONIDAE: | |
Pandion haliaetus: | Arrano arrantzalea |
ACCIPITRIDAE: | |
Elanus caeruleus: | Elano urdina |
Gypaetus barbatus: | Ugatza |
Neophron percnopterus: | Sai zuria |
Pernis apivorus: | Zapelatz liztorjalea |
Gyps africanus: | Sai gibelzuri afrikarra |
Gyps rueppelli: | Rüppell saia |
Gyps fulvus: | Sai arrea |
Aegypius monachus: | Sai beltza |
Circaetus gallicus: | Arrano sugezalea |
Terathopius ecaudatus: | Arrano akrobata |
Clanga pomarina: | Arrano pomeraniarra |
Clanga clanga: | Arrano pikarta |
Hieraaetus pennatus: | Arrano txikia |
Aquila adalberti: | Eguzki-arrano iberiarra |
Aquila heliaca: | Eguzki-arranoa |
Aquila chrysaetos: | Arrano beltza |
Aquila fasciata: | Bonelli arranoa |
Accipiter nisus: | Gabirai arrunta |
Accipiter gentilis: | Aztore arrunta |
Circus aeruginosus: | Zingira-mirotza |
Circus cyaneus: | Mirotz zuria |
Circus macrourus: | Mirotz lepazuria |
Circus pygargus: | Mirotz urdina |
Milvus milvus: | Miru gorria |
Milvus migrans: | Miru beltza |
Haliaeetus albicilla: | Itsas arrano buztanzuria |
Buteo lagopus: | Zapelatz galtzaduna |
Buteo rufinus: | Zapelatz handia |
Buteo buteo: | Zapelatz arrunta |
Necrosyrtes monachus: | Sai txanoduna |
OTIDIDAE: | |
Otis tarda: | Basoilo handia |
Chlamydotis undulata: | Houbara basoiloa |
Tetrax tetrax: | Basoilo txikia |
RALLIDAE: | |
Rallus aquaticus: | Uroilanda handia |
Crex egregia: | Giloi afrikarra |
Crex crex: | Giloia |
Porzana parva: | Uroilanda hankaberdea |
Porzana pusilla: | Uroilanda txikia |
Porzana porzana: | Uroilanda pikarta |
Porphyrio porphyrio: | Uroilo urdina |
Porphyrio alleni: | Allen uroiloa |
Gallinula chloropus: | Uroilo arrunta |
Gallinula angulata: | Uroilo txikia |
Fulica cristata: | Kopetazuri gandorduna |
Fulica atra: | Kopetazuri arrunta |
Fulica americana: | Kopetazuri amerikarra |
GRUIDAE: | |
Antigone canadensis: | Kurrilo kanadarra |
Grus grus: | Kurrilo arrunta |
BURHINIDAE: | |
Burhinus oedicnemus: | Atalarra |
HAEMATOPODIDAE: | |
Haematopus meadewaldoi †: | Itsas mika kanariarra |
Haematopus ostralegus: | Itsas mika |
RECURVIROSTRIDAE: | |
Himantopus himantopus: | Zankaluzea |
Recurvirostra avosetta: | Abozeta |
CHARADRIIDAE: | |
Vanellus vanellus: | Hegabera |
Pluvialis apricaria: | Urre-txirri europarra |
Pluvialis fulva: | Urre-txirri siberiarra |
Pluvialis dominica: | Urre-txirri amerikarra |
Pluvialis squatarola: | Txirri grisa |
Charadrius hiaticula: | Txirritxo handia |
Charadrius dubius: | Txirritxo txikia |
Charadrius alexandrinus: | Txirritxo hankabeltza |
Charadrius morinellus: | Txirri lepokoduna |
PLUVIANIDAE: | |
Pluvianus aegyptius: | Txirri egiptoarra |
SCOLOPACIDAE: | |
Bartramia longicauda: | Kuliska buztanluzea |
Numenius phaeopus: | Kurlinta bekainduna |
Numenius tenuirostris: | Kurlinta mokomehea |
Numenius arquata: | Kurlinta handia |
Limosa lapponica: | Kuliska gorria |
Limosa limosa: | Kuliska buztanbeltza |
Arenaria interpres: | Harri-iraularia |
Calidris tenuirostris: | Txirri handia |
Calidris canutus: | Txirri lodia |
Calidris pugnax: | Borrokalaria |
Calidris falcinellus: | Txirri hankalaburra |
Calidris ferruginea: | Txirri kurlinta |
Calidris temminckii: | Temminck txirria |
Calidris ruficollis: | Txirri lepagorria |
Calidris alba: | Txirri zuria |
Calidris alpina: | Txirri arrunta |
Calidris maritima: | Txirri iluna |
Calidris bairdii: | Baird txirria |
Calidris minuta: | Txirri txikia |
Calidris minutilla: | Txirri nanoa |
Calidris fuscicollis: | Bonaparte txirria |
Calidris melanotos: | Txirri pektorala |
Scolopax rusticola: | Oilagorra |
Lymnocryptes minimus: | Istingor txikia |
Gallinago media: | Istingor handia |
Gallinago gallinago: | Istingor arrunta |
Gallinago delicata: | Wilson istingorra |
Xenus cinereus: | Terek kuliska |
Phalaropus tricolor: | Wilson mendebal-txoria |
Phalaropus lobatus: | Mendebal-txori mokomehea |
Phalaropus fulicarius: | Mendebal-txori mokolodia |
Actitis hypoleucos: | Kuliska txikia |
Tringa ochropus: | Kuliska iluna |
Tringa flavipes: | Kuliska hankahori txikia |
Tringa totanus: | Bernagorri arrunta |
Tringa stagnatilis: | Urmael-bernagorria |
Tringa glareola: | Kuliska pikarta |
Tringa erythropus: | Bernagorri iluna |
Tringa nebularia: | Kuliska zuria |
Tringa melanoleuca: | Kuliska hankahori handia |
GLAREOLIDAE: | |
Cursorius cursor: | Hankarina |
Glareola pratincola: | Pratinkola |
Glareola nordmanni: | Pratinkola hegalbeltza |
LARIDAE: | |
Rissa tridactyla: | Antxeta hankabeltza |
Xema sabini: | Sabine antxeta |
Chroicocephalus genei: | Antxeta mokozorrotza |
Chroicocephalus philadelphia: | Bonaparte antxeta |
Chroicocephalus ridibundus: | Antxeta mokogorria |
Hydrocoleus minutus: | Antxeta txikia |
Rhodostethia rosea: | Antxeta arrosa |
Larus pipixcan: | Franklin antxeta |
Larus audouinii: | Audouin kaioa |
Larus melanocephalus: | Antxeta burubeltza |
Larus ichthyaetus: | Kaio burubeltza |
Larus canus: | Kaio mokohoria |
Larus delawarensis: | Delawareko kaioa |
Larus marinus: | Kaio beltza |
Larus hyperboreus: | Ipar-kaioa |
Larus glaucoides: | Kaio hegalzuria |
Larus argentatus: | Kaio hauskara |
Larus smithsonianus: | Kaio hauskara amerikarra |
Larus cachinnans: | Kaio kaspiarra |
Larus michahellis: | Kaio hankahoria |
Larus fuscus: | Kaio iluna |
Gelochelidon nilotica: | Txenada mokobeltza |
Hydropogne caspia: | Txenada mokogorria |
Thalasseus maximus: | Txenada handia |
Thalasseus bengalensis: | Bengalako txenada |
Thalasseus sandvicensis: | Txenada hankabeltza |
Sternula albifrons: | Txenada txikia |
Onychoprion fuscatus: | Txenada iluna |
Sterna dougallii: | Txenada gorrizta |
Sterna hirundo: | Txenada arrunta |
Sterna paradisaea: | Ipar-txenada |
Sterna forsteri: | Foster txenada |
Chlidonias hybrida: | Itsas enara musuzuria |
Chlidonias leucopterus: | Itsas enara hegalzuria |
Chlidonias niger: | Itsas enara beltza |
STERCORARIIDAE: | |
Stercorarius maccormicki: | Marikaka antartikoa |
Stercorarius skua: | Marikaka handia |
Stercorarius pomarinus: | Marikaka isatsbihurra |
Stercorarius parasiticus: | Marikaka isatslaburra |
Stercorarius longicaudus: | Marikaka isatsluzea |
ALCIDAE: | |
Alle alle: | Pottorro txikia |
Uria aalge: | Martin arrunta |
Alca torda: | Pottorro arrunta |
Cepphus grylle: | Martin hegalzuria |
Fratercula arctica: | Lanperna-musua |
PTEROCLIDAE: | |
Syrrhaptes paradoxus: | Pallas ganga |
Pterocles alchata: | Ganga azpizuria |
Pterocles orientalis: | Ganga azpibeltza |
COLUMBIDAE: | |
Columba livia: | Haitz-usoa |
Columba oenas: | Txoloma |
Columba palumbus: | Pagausoa |
Columba bollii: | Bolle usoa |
Columba junoniae: | Ereinotz-usoa |
Streptopelia turtur: | Usapal europarra |
Streptopelia orientalis: | Ekialdeko usapala |
Streptopelia decaocto: | Usapal turkiarra |
Spilopelia senegalensis: | Senegalgo usapala |
CUCULIDAE: | |
Clamator glandarius: | Kuku mottoduna |
Coccyzus americanus: | Kuku mokohoria |
Cuculus canorus: | Kukua |
TYTONIDAE: | |
Tyto alba: | Hontz zuria |
STRIGIDAE: | |
Otus scops: | Apo-hontza |
Bubo bubo: | Hontz handia |
Strix aluco: | Urubi arrunta |
Surnia ulula: | Hontz gabiraia |
Athene noctua: | Mozolo arrunta |
Aegolius funereus: | Hontz boreala |
Asio otus: | Hontz ertaina |
Asio flammeus: | Zingira-hontza |
Asio capensis: | Mairu-hontza |
Bubo scandiacus: | Elur-hontza |
CAPRIMULGIDAE: | |
Chordeiles minor: | Zata amerikarra |
Caprimulgus ruficollis: | Zata lepagorria |
Caprimulgus europaeus: | Zata arrunta |
Caprimulgus aegyptius: | Zata egiptoarra |
APODIDAE: | |
Tachymarptis melba: | Malkar-sorbeltza |
Apus apus: | Sorbeltz arrunta |
Apus pallidus: | Sorbeltz arrea |
Apus affinis: | Sorbeltz txikia |
Apus caffer: | Sorbeltz ipurzuria |
CORACIIDAE: | |
Coracias abyssinicus: | Karraka abisiniarra |
Coracias garrulus: | Karraka europarra |
ALCEDINIDAE: | |
Alcedo atthis: | Martin arrantzalea |
MEROPIDAE: | |
Merops persicus: | Erle-txori papargorria |
Merops apiaster: | Erle-txoria |
UPUPIDAE: | |
Upupa epops: | Argi-oilarra |
PICIDAE: | |
Jynx torquilla: | Lepitzulia |
Dryobates minor: | Okil txikia |
Dendrocopos medius: | Okil ertaina |
Dendrocopos major: | Okil handia |
Dendrocopos leucotos: | Okil gibelnabarra |
Dryocopus martius: | Okil beltza |
Picus sharpei: | Okil berdea |
FALCONIDAE: | |
Falco naumanni: | Naumann belatza |
Falco tinnunculus: | Belatz gorria |
Falco vespertinus: | Belatz hankagorria |
Falco eleonorae: | Eleonor belatza |
Falco columbarius: | Belatz txikia |
Falco subbuteo: | Zuhaitz-belatza |
Falco biarmicus: | Hego-belatza |
Falco cherrug: | Sakre belatza |
Falco rusticolus: | Ipar-belatza |
Falco peregrinus: | Belatz handia |
MALACONOTIDAE: | |
Tchagra senegalus: | Txagra kaskabeltza |
LANIIDAE: | |
Lanius cristatus: | Antzandobi arrea |
Lanius collurio: | Antzandobi arrunta |
Lanius isabellinus: | Antzandobi buztangorria |
Lanius minor: | Antzandobi txikia |
Lanius excubitor: | Antzandobi handi arrunta |
Lanius meridionalis: | Antzandobi handi iberiarra |
Lanius senator: | Antzandobi kaskagorria |
ORIOLIDAE: | |
Oriolus oriolus: | Urretxoria |
CORVIDAE: | |
Garrulus glandarius: | Eskinosoa |
Cyanopica cooki: | Mika urdina |
Pica pica: | Mika arrunta |
Pica mauritanica: | Mika magrebtarra |
Nucifraga caryocatactes: | Intxaurjalea |
Pyrrhocorax pyrrhocorax: | Belatxinga mokogorria |
Pyrrhocorax graculus: | Belatxinga mokohoria |
Corvus monedula: | Bele txikia |
Corvus frugilegus: | Ipar-belea |
Corvus corone: | Belabeltza |
Corvus cornix: | Bele txanoduna |
Corvus ruficollis: | Basamortuko erroia |
Corvus corax: | Erroia |
Corvus albus: | Bele azpizuria |
BOMBYCILLIDAE: | |
Bombycilla garrulus: | Buztanoria |
PARIDAE: | |
Periparus ater: | Pinu-kaskabeltza |
Lophophanes cristatus: | Amilotx mottoduna |
Poecile palustris: | Kaskabeltz txikia |
Cyanistes teneriffae: | Amilotx urdin afrikarra |
Cyanistes caeruleus: | Amilotx urdina |
Parus major: | Kaskabeltz handia |
REMIZIDAE: | |
Remiz pendulinus: | Dilindaria |
PANURIDAE: | |
Panurus biarmicus: | Tximutxa |
ALAUDIDAE: | |
Alaemon alaudipes: | Ibis txoriandrea |
Ammomanes cinctura: | Txoriandre buztanbeltza |
Lullula arborea: | Pirripioa |
Alauda arvensis: | Hegatxabal arrunta |
Galerida theklae: | Kutturlio mokolaburra |
Galerida cristata: | Kutturlio arrunta |
Calandrella brachydactyla: | Txoriandre arrunta |
Melanocorypha calandra: | Kalandria |
Chersophilus duponti: | Dupont hegatxabala |
Alaudala rufescens: | Txoriandre pispoleta |
HIRUNDINIDAE: | |
Riparia riparia: | Uhalde-enara |
Hirundo rustica: | Enara arrunta |
Ptyonoprogne rupestris: | Haitz-enara |
Delichon urbicum: | Enara ipurzuria |
Cecropis daurica: | Enara ipurgorria |
SCOTOCERCIDAE: | |
Cettia cetti: | Errekatxindorra |
AEGITHALIDAE: | |
Aegithalos caudatus: | Buztanluzea |
PHYLLOSCOPIDAE: | |
Phylloscopus sibilatrix: | Txio txistularia |
Phylloscopus bonelli: | Txio lepazuria |
Phylloscopus humei: | Hume txioa |
Phylloscopus inornatus: | Txio marrabikoa |
Phylloscopus proregulus: | Txio erregetxoa |
Phylloscopus schwarzi: | Txio mokolodia |
Phylloscopus fuscatus: | Txio arrea |
Phylloscopus trochilus: | Txio horia |
Phylloscopus canariensis: | Txio kanariarra |
Phylloscopus collybita: | Txio arrunta |
Phylloscopus ibericus: | Txio iberiarra |
Phylloscopus trochiloides: | Txio berdexka |
Phylloscopus borealis: | Ipar-txioa |
ACROCEPHALIDAE: | |
Acrocephalus arundinaceus: | Lezkari karratxina |
Acrocephalus melanopogon: | Benarriz kaskabeltza |
Acrocephalus paludicola: | Ur-benarriza |
Acrocephalus schoenobaenus: | Benarriz arrunta |
Acrocephalus agricola: | Landa-lezkaria |
Acrocephalus dumetorum: | Zuhaixka-lezkaria |
Acrocephalus scirpaceus: | Lezkari arrunta |
Acrocephalus palustris: | Zingira-lezkaria |
Iduna caligata: | Sasi-txori txikia |
Iduna pallida: | Ekialdeko sasi-txori zurizta |
Iduna opaca: | Mendebaldeko sasi-txori zurizta |
Hippolais polyglotta: | Sasi-txori arrunta |
Hippolais icterina: | Sasi-txori horizta |
LOCUSTELLIDAE: | |
Locustella naevia: | Benarriz nabarra |
Locustella fluviatilis: | Ibai-benarriza |
Locustella luscinioides: | Benarriz gorrizta |
CISTICOLIDAE: | |
Cisticola juncidis: | Ihi-txoria |
SYLVIIDAE: | |
Sylvia atricapilla: | Txinbo kaskabeltza |
Sylvia borin: | Baso-txinboa |
Sylvia nisoria: | Txinbo gabiraia |
Sylvia curruca: | Sasi-txinbotxoa |
Sylvia hortensis: | Zozo-txinboa |
Sylvia nana: | Txinbo nanoa |
Sylvia communis: | Sasi-txinboa |
Sylvia undata: | Etze-txinboa |
Sylvia sarda: | Txinbo sardiniarra |
Sylvia balearica: | Txinbo balearra |
Sylvia deserticola: | Basamortuko txinboa |
Sylvia conspicillata: | Ezkai-txinboa |
Sylvia cantillans: | Txinbo papargorrizta |
Sylvia subalpina: | Moltoni txinboa |
Sylvia melanocephala: | Txinbo burubeltza |
Sylvia ruppeli: | Rüpell txinboa |
REGULIDAE: | |
Regulus ignicapilla: | Erregetxo bekainzuria |
Regulus regulus: | Mendi-erregetxoa |
TROGLODYTIDAE: | |
Troglodytes troglodytes: | Txepetxa |
SITTIDAE: | |
Sitta europaea: | Garrapoa |
TICHODROMIDAE: | |
Tichodroma muraria: | Harkaitz-txoria |
CERTHIDAE: | |
Certhia familiaris: | Basoetako gerri-txoria |
Certhia brachydactyla: | Gerri-txori arrunta |
MIMIDAE: | |
Dumetella carolinensis: | Miaulari grisa |
STURNIDAE: | |
Pastor roseus: | Arabazozo gorrizta |
Sturnus vulgaris: | Arabazozo pikarta |
Sturnus unicolor: | Arabazozo beltza |
TURDIDAE: | |
Turdus torquatus: | Zozo paparzuria |
Turdus merula: | Zozo arrunta |
Turdus naumanni: | Naumann birigarroa |
Turdus pilaris: | Durdula |
Turdus iliacus: | Birigarro hegagorria |
Turdus philomelos: | Birigarro arrunta |
Turdus viscivorus: | Garraztarroa |
Turdus migratorius: | Zozo papargorria |
MUSCICAPIDAE: | |
Cercotrichas galactotes: | Buztantentea |
Muscicapa striata: | Euli-txori grisa |
Erithacus rubecula: | Txantxangorria |
Larvivora cyane: | Urretxindor urdina |
Luscinia svecica: | Papourdina |
Luscinia megarhynchos: | Urretxindorra |
Ficedula hypoleuca: | Euli-txori beltza |
Ficedula albicollis: | Euli-txori lepazuria |
Ficedula parva: | Euli-txori papargorria |
Phoenicurus ochruros: | Buztangorri iluna |
Phoenicurus phoenicurus: | Buztangorri argia |
Phoenichurus moussieri: | Moussier buztangorria |
Monticola saxatilis: | Harkaitz-zozo gorria |
Monticola solitarius: | Harkaitz-zozo urdina |
Saxicola rubetra: | Pitxartxar burubeltza |
Saxicola dacotiae: | Pitxartxar kanariarra |
Saxicola rubicola: | Pitxartxar nabarra |
Saxicola maurus: | Pitxartxar siberiarra |
Oenanthe oenanthe: | Buztanzuri arrunta |
Oenanthe isabellina: | Buztanzuri isabeldarra |
Oenanthe deserti: | Basamortuko buztanzuria |
Oenanthe hispanica: | Buztanzuri horia |
Oenanthe leucura: | Buztanzuri beltza |
Oenanthe leucopyga: | Buztanzuri kaskazuria |
CINCLIDAE: | |
Cinclus cinclus: | Ur-zozoa |
PASSERIDAE: | |
Passer domesticus: | Etxe-txolarrea |
Passer hispaniolensis: | Txolarre iluna |
Passer montanus: | Landa-txolarrea |
Petronia petronia: | Harkaitz-txolarrea |
Montifringilla nivalis: | Elur-txonta |
Passer italiae: | Txolarre italiarra |
PRUNELLIDAE: | |
Prunella collaris: | Mendi-tuntuna |
Prunella modularis: | Tuntun arrunta |
MOTACILLIDAE: | |
Motacilla flava: | Larre-buztanikara |
Motacilla citreola: | Buztanikara zitrinoa |
Motacilla cinerea: | Buztanikara horia |
Motacilla alba: | Buztanikara zuria |
Anthus richardi: | Richard txirta |
Anthus godlewskii: | Godlewski txirta |
Anthus campestris: | Landa-txirta |
Anthus pratensis: | Negu-txirta |
Anthus trivialis: | Uda-txirta |
Anthus cervinus: | Txirta lepagorria |
Anthus spinoletta: | Mendi-txirta |
Anthus petrosus: | Itsas txirta |
Anthus berthelotii: | Txirta kanariarra |
FRINGILLIDAE: | |
Fringilla coelebs: | Txonta arrunta |
Fringilla teydea: | Tenerifeko txonta urdina |
Fringilla polatzeki: | Kanaria Handiko txonta urdina |
Fringilla montifringilla: | Negu-txonta |
Coccothraustes coccothraustes: | Mokolodia |
Pyrrhula pyrrhula: | Gailupa |
Bucanetes githagineus: | Gailupa tronpeta-jotzailea |
Carpodacus erythrinus: | Gailupa karmina |
Chloris chloris: | Txorru arrunta |
Linaria flavirostris: | Txoka mokohoria |
Linaria cannabina: | Txoka arrunta |
Acanthis flammea: | Txoka txikia |
Loxia curvirostra: | Mokokerra |
Carduelis carduelis: | Kardantxiloa |
Carduelis citrinella: | Mendi-txirriskila |
Serinus serinus: | Txirriskila arrunta |
Serinus canaria: | Kanarioa |
Spinus spinus: | Tarina |
CALCARIIDAE: | |
Calcarius lapponicus: | Ipar-berdantza |
Plectrophenax nivalis: | Elur-berdantza |
EMBERIZIDAE: | |
Emberiza calandra: | Gari-berdantza |
Emberiza citrinella: | Berdantza horia |
Emberiza leucocephalos: | Berdantza kaskazuria |
Emberiza cia: | Mendi-berdantza |
Emberiza hortulana: | Berdantza miarritza |
Emberiza caesia: | Berdantza hauskara |
Emberiza cirlus: | Hesi-berdantza |
Emberiza sahari: | Saharako berdantza |
Emberiza pusilla: | Berdantza txikia |
Emberiza rustica: | Baso-berdantza |
Emberiza aureola: | Berdantza papohoria |
Emberiza melanocephala: | Berdantza burubeltza |
Emberiza bruniceps: | Berdantza musugorria |
Emberiza schoeniclus: | Zingira-berdantza |
Melospiza melodia: | Txonta kantaria |
ICTERIDAE: | |
Dolichonyx oryzivorus: | Arroz-txoria |
PLOCEIDAE: | |
Ploceus melanocephalus: | Txori ehule burubeltza |