Donostiako hegazti habiagileen atlasa argitaratzeko prest

2021-03-02 By

Donostiako udalerrian sekula egin den behaketa eta azterlan sakonena da “Donostiako hegazti habiagileen atlasa”. 60 lagunetik gora aritu dira datuak biltzen eta udalerrian kumatzen diren 90 espezie baino gehiagoren informazio zehatza jasotzen du lanak.

Atlaserako jasotako datuak online daude dagoeneko eta martxoan argitaratuko da informazio guztia biltzen duen liburua.

Lan sakon eta zehatza, Donostian ohiko diren espezieen inguruko informazio zabalarekin, besteak beste, euren hedadura eta ugaritasun-mapak. Kontserbaziorako lehentasunezko diren zenbait ingurune ere zehaztu dira lan honetan.

Dagoeneko erosi daiteke liburua prezio murriztuarekin.