III. Kongresu Ornitologikoan izena emateko epea ireki dugu. Azaroan izango da Donostian. Zatoz!
III. Euskal Kongresu Ornitologikoa Donostian (Gipuzkoa) izango da 2022ko azaroaren 26-27 bitartean, Euskal Batzorde Ornitologikoak antolatuta, Aranzadi Zientzia Elkartearen lankidetzarekin.
Izen-ematea 30 eurokoa da irailaren 30 arte; urritik aurrera 40 eurokoa izango da.
Kongresura etortzeko izen-ematea
Kongresura etortzeko prezioa 30 eurokoa izango da (prezio murriztua, irailaren 30 arte).
Kongresura etortzeko izen-ematea ireki berri dugu eta edozein txorizaleri irekita dago, bere ezaguntza-maila edozein dela ere. Behin-behineko egitaraua (PDF) ere prest daukagu; datozen asteotan joango gara osatzen eta webgune honetan bertan emango dugu berrikuntzen berri. Gai nagusietako bat 2023an kaleratuko den “Hegazti Habiagileen Atlasa” izango da eta Atlasean jaso diren emaitzen aurrerapena emango da. Atlas berri horren aurkezpen bezala funtzionatuko du Kongresuak.
Euskal Herriko txorizale guztiak gonbidatu nahi ditugu azaroan Donostian izango den kongresu honetara. Eman izena eta apuntatu itzazue datak zuen agendetan: azaroaren 26-27 asteburuan, Donostian!
Kongresuan komunikazioak aurkezteko epea ere irekita dago oraindik. Komunikazioren bat aurkeztu nahi baduzu, ahoz zein idatziz, formulario hau bete ezazu, mesedez. Komunikazioak aurkezteko epea abuztuaren 15ean bukatuko da.
Euskal Kongresu Ornitologikoak hiru urtero antolatzen ditu 2016. urteaz geroztik Euskal Batzorde Ornitologikoak eta bi helburu nagusi dituzte: euskal ornitologoen arteko topagune izatea eta ornitologiaren alorrean egiten ari diren ikerketa eta jarraipen-programa nagusien berri ematea.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest