II Euskal Kongresu Ornitologikoa, Gasteizen 2019ko otsailaren 22-24 bitartean

2018-11-03 By

Dagoeneko zehaztuta ditugu hurrengo Kongresu Ornitologikoaren datak eta lekua. Euskal Batzorde Ornitologikoak antolatuta, II Kongresu Ornitologikoa Gasteizen burutuko da datorren otsailaren 22-24 artean.

Antolatzaileak azken ikutuak ematen ari dira egitarauari eta laster igoko dugu informazio osatuagoa, eta izena-emateko prozesua ere irekiko da.

Bitartean, hona hemen datak eta tokia. Apuntatu zuen agendetan! 😉

Esan bezala, datozen asteotan jakinaraziko dira egitaraua eta ekarpenak jasotzeko epeak; horrekin batera, izena emateko aukera ere irekiko dugu.