Hegaztien jarraipenerako programak EAEn

2018-05-16 By

Hainbat dira hegazti espezie eta populazio batzuen jarraipena egiteko martxan dauden programak. EBOren jardueraren barruan, gure lurraldean egiten ari diren (eta egin diren) hegaztien jarraipen programen zerrenda biltzen ari gara, guztiok ezagun ditzagun.

Lehenengo bertsioa argitaratu dugu Programen atalean orain arte identifikatu ditugun 40tik gora programarekin (lehenengo bertsio honen informazio guztia jaitsi dezakezu osorik Excel formatuan).

Informazioa eguneratu gabe dagoela iruditzen bazaizu edo beste jarraipen-programaren bat falta dela iruditzen bazaizu, idatziguzu mesedez (info@ornitologia.eus).