2019ko ezohiko behaketen txostena argitaratu dugu: “Informe de aves raras en Euskadi 2019”
Idazki honen bitartez Espezie Arraroen Batzordeak (EAB) 2019 urtean Euskal Autonomia Erkidegoan agertutako hegazti arraroen aipuen homologazioa jasotzen du.
Informe aves raras Euskadi 2019 – Ezohiko behaketak 2019 (PDF)
Euskadiko Ornitologia Batzordearen (OEB) babespean sortutako Batzorde honek gure lurraldean gutxitan edo irregularki agertzen diren espezie edo azpiespezieen aipuak jaso, ikertu eta argitaratzen ditu.
2019. urtean, urte bereko 115 aipu eta 2018an aztertu gabe geratu ziren beste 4 aipu ebaluatu ziren. Horietatik 62 homologatu ziren, hiruri C kategoria egokitu zitzaien, seiri D kategoria, zortziri E kategoria, 37 baztertu egin ziren (ez ziren homologatu) eta hiru ebaluatzeke geratu ziren.
Bestalde, azkeneko urteetan jasotako aipu kopuru altua dela eta, 2020ko urtarrilaren 1etik atera egin dira hegazti arraroen zerrendatik sai beltza (Aegypius monachus) eta istingor txikia (Lymnocriptes minimus). Azken urteotan beste hiru espezie ere kendu dira EAEko espezie arraroen zerrendatik: kaio kaspiarra (Larus cachinnans) 2018an eta beltzarana (Plegadis falcinellus) eta enara ipurgorria (Cecropis daurica) 2019an.
Era berean, azkeneko urteetan jasotako behaketa urriak direla eta, 2020ko urtarrilaren 1etik zerrendan sartu dira aliota artikoa Gavia arctica eta itsas txirta Anthus petrosus.
Argazkia: Erik (Wikipedia).