Hegazti populazioen jarraipenerako dauden programen inguruko hitzaldia, Atarian (Gasteiz, azaroaren 30ean)

2017-11-30 By

Datorren ostegunean, azaroak 30, Aranzadiren ornitologia-mintegiaren eskutik hitzaldi interesgarria antolatu dute Gasteizen. ‘Programas de seguimiento de aves en la CAPV’  izenburupean,  EAEn dauden jarraipen programen berri emango du Juan Arizaga ornitologoak.

Tokia:
Ataria
Ordutegia:
19:00-20:30
Norentzat:
jende oro
Plaza-kopurua:
sarrera librea, lekuak bete arte.

Ikertzaile, elkarte eta erakundeak hegaztiak jarraitzeko hainbat programa egiten ari dira Euskal Autonomia Erkidegoan. Hala ere, askotan ez da koordinazio edo estandarizaziorik izaten probintzien artean, eta ez da erraza jakitea zenbait programa dagoen eta zeinek kudeatzen dituen.

Arazo hori agerian jartzea eta irtenbideez hausnartzea da mahai-inguruaren helburua. Abian jarritako programak labur azaldu eta parte-hartzaileak foro ireki batean esperientziak eta iritziak trukatzera animatuko ditugu, loturak indartu eta programa guztien koordinazioa eta zabalkundea sustatzeko asmoz.