EAEko hegaztien jarraipen programen datu-basea

2018-01-09 By

Euskal Ornitologia Batzordeak bultzatuta, EAEn egiten diren (eta egin izan diren) hegaztien jarraipenerako programen datu-base bat sortu nahi da. Hau da, programa horiek zeintzuk diren zehaztu, bakoitzaren datu nagusiak batu, eta guztien esku jarri nahi dira.

Helburua bikoitza da:

  1. alde batetik, martxan dauden programak zeintzuk diren jakitea (zeintzu espezie neurtzen diren, non, noiztik behin, arduradunen datuak,…);
  2. bestetik, 2018ko udan antolatu nahi den mintegi baterako datuak jasotzea. Mintegi horretan aztertuko da zein den jarraipen-programen egoera, zeintzuk diren hutsune nabarienak, elkarlanerako sareak osatzen saiatu, eta abar.

Programaren bateko arduraduna bazara, ondorengo formulario txiki hau betetzea eskertuku genizuke:
https://goo.gl/forms/pQODsyDa9fFzwEjp1

Jasotako emaitzen laburpena eta zerrenda webgune honetan bertan argitaratuko dugu.